XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaixo! Interneterako atariak abizenen datu basea osatu du

Kaixo! euskaldunen Interneterako atariak 6.500 euskal abizenez osatutako datu basea jarri du martxan.

Bertan euskaldun guztiek beraien abizenen informazioa aurki dezakete, Aitor Lopez de Aberasturi Kaixo! atariaren arduradunak jakinarazi duenez.

Izan ere, Amerikako euskal komunitateko hainbat lagunek Kaixo! atarira jotzen zuten haien abizenen jatorria jakitzeko asmoarekin.

Astean bi edo hiru aldiz Latinoamerikako euskal komunitatearen mezuak jasotzen nituen. Gehienbat familiaren jatorria jakin nahi zuten, esan du Lopez de Aberasturik.

Datu basea Koldo Mitxelena-ren idazkietan oinarrituta dago eta abizenen esanahiaz gain, kokapen eta hedaduraz ere aritzen da.

Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzak eman dio datu basea Internetarako atari honi.